domingo, 1 de octubre de 2017

Abadiño (Egutegiaren amaiera).


Bai, 2017ko egutegia bete dugu, atzo hasi genuela dirudi, baina amiatuata dago. Jakina, pozik gaude urtea ia arazorik gabe joan dalako. Jonek jauskera izan zuen abustuan, baina zorionez oso ondo errekuperatzen ari da eta ziur datorren urtean gure artean gogoz ikusiko dugula.

Baina, harira joanda, asteburua ez da txarto egon, eguraldiak pixka bat huts egin arren. Ostiralean eguna oso ona izan zen eta nik Gangurenera joateko aprobetxatu nuen. Gustura jooan nintzen, 19,7 km-ko ibilbidea egin nuen eta oso ondo amaitu nintzen.

Pentsatzen nuen iganderako egun ona izango zela, baina euria zen ni jaikitzean. Dena dela, irten gara, eguraldia ez zen hain txarra. Hamar joan gara, tropel ederra eta Elorrioraino ur gutxi izan dugu. Beraz, Abadiñora ia bustitu gabe iritsi gara. Abadiñon denboraldi amaieraren hamaiketako egin dugu: tortilla, kafea, tea eta freskagarriak.

Etxera itzultzeko ur gehiago izan dugu, baina erritmo polita jarri dugu eta euria ondo eraman dugu. Gainera, Erletxera iritsi garenean dagoneko ez zen euria. Hortaz, irtera sentsasio onez amaitu dugu.

Bukatzeko, nahiz eta gaurkoa azken irtera izan den, horrek ez du esan nahi ez denik gehiago irtengo, noski ezetz. Urrian irterak egutegitik kanpo egingo dira, hori argi dago. Jakina, neuk ere entrenatzen jarraituko dut, baina orain Donostiako maratoiaz pentsatzen ari naiz. Hori dela eta, urrian maratoia prestatzen saiatuko naiz. Dena ondo badoa, bi hilabete hauetan bizikleta pixka bat aparkatuta utziko dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario