domingo, 27 de agosto de 2023

Noia

Egun batzuk pasatzera Noiara etorri gara, azken urteotan. Lehen itsasadarreko bidetik korrika egiten nuen, baina orain dela urte batzuk bizikleta ekarri nuen eta esperientzia asko gustatu zitzaidan. Beraz, iaz Noian izateko bizikleta erostea erabaki nuen.


Orain korrika egitea eta bizikleta ibiltzea nahasten ditut. Gainera, Leire ere menditik korrika egitera animatu denez, ba inguruko menditik ibilbideak egiten ditugu.


Esaterako, San Lois dagoeneko klasiko bat da eta aurten Tremuzo mendia egin dugu. Baina, oraingoan nabarmengarria izan da Cies Uhartetatik egin duguna.