lunes, 28 de diciembre de 2020

Mandoia

Igandean ez zegoen batere argi euria egingo duen ala ez. Eta haizea seguru zen. Beraz, BTT hartzea erabaki nuen eta Gangurenera joan nintzen. Goiza txarto ez zihoanez, Galdakaora jaitsi nintzen Mandoiara joaten pentsatuz. Poliki-poliki Mandoiara igotzeko pistara heldu nintzen, hori bai, Usansolon mendizale batzuei galdetu behar nien non zegoen igoeraren hasiera. 

Baina, bai, pista hartu nuen, Lekubasoko urtegitik pasatu nintzen eta Mandoiako Gailurra lortu nuen. Jakina, goian haizea eta hotza, hortaz, argazki pare bat atera nuen eta azkar beherako abiatu nintzen.

Azkenik, 54 km eta lau ordu aritu nintzen bizikletan. Gustura, txangoa errepikatzeko. 

Hona hemen argazkiak:

  • Hau Gangurenetik

  • Eta beste hau Mandoiatik

jueves, 24 de diciembre de 2020

Eguberri on!!!

 Vuelta mañanera con la BTT por el Ganguren. A pesar de ser nochebuena no me he encontrado con mucha gente, también es verdad que he subido relativamente pronto. Como disponía de algo de tiempo, he hecho la vuelta bajando al embalse y pasando por Sta. Marina que viene a ser poco más de 2 horas y media. La mañana ha salido estupenda para dar una vuelta por el monte, un poco de fresco, pero bien, para disfrutar.


 Como otros años, tengo algunos días libres para acabar el año, a ver si el tiempo acompaña un poco y se puede hacer salidas como esta o con la de carretera. Bueno, pues nada, a pasar un buen día y disfrutar con la familia. Eguberri on!!

lunes, 31 de agosto de 2020

Las Dunas

1. Eguna (2020/08/14)
Ordubietan iritsi gara. Mobil-home antolatu dugu eta erosketak egin ditugu. Supermerkatuan egotean, ekaitza jaitsi da eta tenperatura oso atsegina geratu da.

Kanpinean egunak oso antzekoak direnez, hurrengo egunetarako bizikletaz irteerak kontatuko ditugu.

2. Eguna (2020/08/15)
Col de Banyuls joan gara L'Escalakoekin. Portboutik Frantziarantz muga gurutzatu dugu eta gero Banyuls-sur-Meren ura hartu dugu. Herri honetatik Col de Banyulserantz abiatu gara. Azken 2 edo 1,5 kilometroak oso gogorrak izan dira. Hemendik kanpinera erraza izan da.


Irteera oso gogorra iruditu zait Col de banyulsegatik eta erritmoa ere gogorra izan da.

Distantzia: 122 km
Abiadura: 28,3 km/h
Desnibela: 1.145 m

3. Eguna (2020/08/16)
Sta. Pellaiara joan gara. Igoera honek 6 edo 7 km dituzte. Ez da oso gogorra, baina azkar igo bada, gogor egin daiteke. Gero ez dugu igoerarik izan, baina erritmo altua izan da. Gustura egon naiz.

 

Distantzia: 100 km
Abiadura: 29,8 km/h
Desnibela: 690 m

4. Eguna (2020/08/17)
Korrika egitera joan naiz. Suabe, errekuperatzeko eta paisaia disfrutatzeko.

Distantzia: 6 km
Erritmoa: 4':54''

5. Eguna (2020/08/18)
Perafita Roses-tik joan gara eta gero Port La Selvara jaitsi gara, hemendik St. Pere de Rodesera igo gara. Mendata hau nahiko gogorra da, horregatik lasaitasunez hartu dut. Kanpinerako buelta ere oso lasaia izan da.

Distantzia: 89 km
Abiadura: 28 km/h
Desnibela: 868 m

6. Eguna (2020/08/19)
Buelta txiki bat ankak aska daitezen. Gainera, bigarren gosaria hartu dugu Peraladan.

Distantzia: 54 km
Abiadura: 29,1 km/h
Desnibela: 150 m

7. Eguna (2020/08/20)
Berriro Sta Pellaiara joan gara, baina orain beste aldetik jaitsi gara. Gero beste bi igoera eduki ditugu: Romanya eta Ganga. Irteera luzea eta gogorra izan da, berogatik eta abiaduragatik

Distantzia: 123 km
Abiadura: 30,6 km/h
Desnibela: 1.045 m

8. Eguna (2020/08/21)
Beste karrederatxo bat suabe-suabe. Itsasoz eta hondartzaz disfrutatzeko.

Distantzia: 6 km
Erritmoa: 4':52''

9. Eguna (2020/08/22)
Iparraldera joan gara, Vajolera. Ingurumenean oso polita eta, nahiz eta Vajol mendata gogorra izan den, goian bistak izugarriak dira. Irteera luzea izan da, baina ondo amaitu dut.


Distantzia: 120 km
Abiadura: 28,6 km/h
Desnibela: 891 m

10. Eguna (2020/08/23)
Empordatik buelta ederra eman dugu: Torroella de Montgri, La Bisbal d'Emporda, Madremanya, Camallera, Garrigas eta St. Pere Pescador, besteak beste. Ideia izan da tramuntana kudeatzeko ibilbidea bilatzea eta uste dut nahiko ondo atera zaigula.

Distantzia: 102 km
Abiadura: 29,3 km/h
Desnibela: 727 m

11. Eguna (2020/08/24)
Buelta txiki bat eman dugu ankak askatzeko.

Distantzia: 51 km
Abiadura: 27,2 km/h
Desnibela: 362 m

12. Eguna (2020/08/25)
Far de San Sebastia-ra joan gara. Hau klasiko bat da, ingurumenak izugarriak dira. Nire irteera faboritaritakoak bat da.

Distantzia: 98 km
Abiadura: 27,8 km/h
Desnibela: 728 m

13. Eguna (2020/08/26)
Berriro korrika egitea tokatu da, 6 km astiro hasiz eta topera amaituz. Sensazio onak eta gero estiramenduak egin ditut.

Distantzia: 6 km
Erritmoa: 4':39"

14. Eguna (2020/08/27)

Banyoles-ko urtegira joan gara, beste klasiko bat, baina azken urteetan ni ez naiz hemen egon. Urtegia eta inguruak kirola egiteko oso egokiak direla, beraz, ez da batere arraroa jende pilo bat aurkitzea korrika egiten, bizikletaz ibiltzen edo arraun egiten. 

Guk erritmo galanta mantendu dugu irteeran, baina eguna oso ona izan da: ez bero handia eta haizerik gabe. Modu honetan, nahiko ondo iritsi gara knapinera.

Distantzia: 95 km
Abiadura: 30 km/h
Desnibela: 843 m

15. Eguna (2020/08/28)
Azken eguna da eta etxera joatea egokitu zaigu. Gustura egona gara, orain pilak kargatutarekin urtea amaitzea da helburua.