jueves, 20 de julio de 2017

Lezamatik - Gorbeiara

Oso goiz jaikitzen naiz, 5:20an, ahalik eta gutxien molestatzen saiatuz, preparatzen naiz plazan seietan egoteko. Han Etorekin aurkitzen naiz eta laster Isaac, Rafa eta Unai agertzen dira.
Guztiok egotean, gauez oraindik, Viverorako martxan jartzen gara. Lehenik, errepidetik eta gero kontrasua hartzen dugu. Berehala tabernaren ondoko iturrira iristen gara, handik oso urrun Gorbeia ikusten da.Beraz, denbora galdu gabe, beherantz goaz, Galdakaora, urrun joan behar dugu eta.
Galdakao zeharkatu behar dugu, ibilbidearen parte itsusiena da hau, Mandoiara joaten den pista hartu arte. Mandoia mendi polita da eta gustura egiten dugu igoera. Gailurrean bi mendizale aurkitzen ditugu eta eskatu diegu argazkia ateratzeko. Argi dago egun ederra izango dugula, hori dela eta, oso ondo sentitzen gara eta, argazki atera ondoren, gogoz Zeberiora bideratzen gara. 

Han Alexekin geratu gara eta gelditxo luzeagoa egiten dugu zerbait jateko eta ura hartzeko. 9:20 dira, 3 ordu eta laurden korrika egiten daramagu. Gutxi gorabehera 25 km geratzen dira Gorbeiara iristeko, baina gogorrenak.
Atseden txikia hartu ondoren, Bikotz-Ganerako biderantz goaz. Lehenago 3 km ez dira oso gogorrak, baina gero, bai, aldapa galantak aurkitzen ditugu. Dena den, poliki-poliki gustura goaz eta laster iristen gara Bikotz-Ganeko errepidera. Hortik 6 km geratzen dira Pagomakurre ailegatzeko.

Pagomakurrean beste atseden bat hartzen dugu. Nahiz eta pozik gauden, kilometroak sumatzen dira. 5 ordu eta 36 km daramatzagu martxan eta oraindik Gorbeiara igo behar dugu. Orain lasaitasun askoz hartzen dugu, azken aldapak oso gogorrak egiten zaizkigu, baina azkenean gurutzera heltzea lortu dugu.

Gailurrean argazki batzuk ateratzen ditugu eta paisaiaz disfrutatzen dugu. Egun ederra dugu paisaiak ikusteko. Azkenaldian Pagomakurrera itzuli behar dugu, hor Alberto itxaroten ari dao Areatzara bazkaltzera joateko. Laburbilduz, 48 km egin ditugu, 2400 mts igo ditugu eta ia 8 ordu pasatu ditugu mendietan. Zalantzarik gabe, astakeria galanta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario