lunes, 28 de diciembre de 2020

Mandoia

Igandean ez zegoen batere argi euria egingo duen ala ez. Eta haizea seguru zen. Beraz, BTT hartzea erabaki nuen eta Gangurenera joan nintzen. Goiza txarto ez zihoanez, Galdakaora jaitsi nintzen Mandoiara joaten pentsatuz. Poliki-poliki Mandoiara igotzeko pistara heldu nintzen, hori bai, Usansolon mendizale batzuei galdetu behar nien non zegoen igoeraren hasiera. 

Baina, bai, pista hartu nuen, Lekubasoko urtegitik pasatu nintzen eta Mandoiako Gailurra lortu nuen. Jakina, goian haizea eta hotza, hortaz, argazki pare bat atera nuen eta azkar beherako abiatu nintzen.

Azkenik, 54 km eta lau ordu aritu nintzen bizikletan. Gustura, txangoa errepikatzeko. 

Hona hemen argazkiak:

  • Hau Gangurenetik

  • Eta beste hau Mandoiatik

No hay comentarios:

Publicar un comentario