Bai, 2017ko egutegia
bete dugu, atzo hasi genuela dirudi, baina amiatuata dago. Jakina,
pozik gaude urtea ia arazorik gabe joan dalako. Jonek jauskera izan
zuen abustuan, baina zorionez oso ondo errekuperatzen ari da eta ziur
datorren urtean gure artean gogoz ikusiko dugula.
Baina, harira
joanda, asteburua ez da txarto egon, eguraldiak pixka bat huts egin
arren. Ostiralean eguna oso ona izan zen eta nik Gangurenera joateko
aprobetxatu nuen. Gustura jooan nintzen, 19,7 km-ko ibilbidea egin
nuen eta oso ondo amaitu nintzen.
Pentsatzen nuen
iganderako egun ona izango zela, baina euria zen ni jaikitzean. Dena
dela, irten gara, eguraldia ez zen hain txarra. Hamar joan gara,
tropel ederra eta Elorrioraino ur gutxi izan dugu. Beraz, Abadiñora
ia bustitu gabe iritsi gara. Abadiñon denboraldi amaieraren
hamaiketako egin dugu: tortilla, kafea, tea eta freskagarriak.
Etxera itzultzeko ur
gehiago izan dugu, baina erritmo polita jarri dugu eta euria ondo
eraman dugu. Gainera, Erletxera iritsi garenean dagoneko ez zen
euria. Hortaz, irtera sentsasio onez amaitu dugu.
Bukatzeko, nahiz eta
gaurkoa azken irtera izan den, horrek ez du esan nahi ez denik
gehiago irtengo, noski ezetz. Urrian irterak egutegitik kanpo egingo
dira, hori argi dago. Jakina, neuk ere entrenatzen jarraituko dut,
baina orain Donostiako maratoiaz pentsatzen ari naiz. Hori dela eta,
urrian maratoia prestatzen saiatuko naiz. Dena ondo badoa, bi
hilabete hauetan bizikleta pixka bat aparkatuta utziko dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario