Aurten pandemiaren erruz ez dugu Aste Santuko bidaiarik antolatu. Etxean geratu gara eta gure ingurumenaz gozatzen ari gara. Esaterako, gaur bizikletaz buelta galanta egin dugu: Derio, Amorebieta, Dima, Otxandio, Legutio, Barazar, Igorre, Amorebieta eta Lezama. Horrez gain, Deriora joan baino lehen teknologikotik pixka bat ibili naiz. Beraz, 124 km egin ditut geldi gabe, ez gelditzea erabaki baitugu eta ideia ondo izan da nire ustez.
Atzo ez ezik, aurreko egunetan ere bizikeltaz irten naiz. Hona hemen, laburpen txiki bat:
- Astelehena: 30 km errepideko bizikletaz (teknoligikotik)
- Asteartea: 18 km mendiko bizikletaz (Viverotik)
- Asteazkena: 60 km errepideko bizikletaz (Aretxabalagane eta Unbe)
- Osteguna: Urkiolamendi (oinez familiarekin)
- Ostirala: 124 km errepideko bizikletaz (Dima, Otxandio, Legutio, Barazar)
No hay comentarios:
Publicar un comentario