Oso goiz jaikitzen naiz, 5:20an, ahalik eta gutxien molestatzen saiatuz, preparatzen naiz plazan seietan egoteko. Han
Etorekin aurkitzen naiz eta laster Isaac, Rafa eta Unai agertzen dira.
Guztiok egotean, gauez oraindik, Viverorako martxan
jartzen gara. Lehenik, errepidetik eta gero kontrasua hartzen dugu.
Berehala tabernaren ondoko iturrira iristen gara, handik oso urrun
Gorbeia ikusten da.Beraz, denbora galdu gabe, beherantz
goaz, Galdakaora, urrun joan behar dugu eta.
Galdakao zeharkatu behar dugu, ibilbidearen parte
itsusiena da hau, Mandoiara joaten den pista hartu arte. Mandoia mendi
polita da eta gustura egiten dugu igoera. Gailurrean bi mendizale
aurkitzen ditugu eta eskatu diegu argazkia ateratzeko.
Argi dago egun ederra izango dugula, hori dela eta, oso ondo sentitzen
gara eta, argazki atera ondoren, gogoz Zeberiora bideratzen gara.
Han Alexekin geratu gara eta gelditxo luzeagoa
egiten dugu zerbait jateko eta ura hartzeko. 9:20 dira, 3 ordu eta
laurden korrika egiten daramagu. Gutxi gorabehera 25 km geratzen dira
Gorbeiara iristeko, baina gogorrenak.
Atseden txikia hartu ondoren, Bikotz-Ganerako
biderantz goaz. Lehenago 3 km ez dira oso gogorrak, baina gero, bai,
aldapa galantak aurkitzen ditugu. Dena den, poliki-poliki gustura goaz
eta laster iristen gara Bikotz-Ganeko errepidera.
Hortik 6 km geratzen dira Pagomakurre ailegatzeko.
Pagomakurrean beste atseden bat hartzen dugu. Nahiz
eta pozik gauden, kilometroak sumatzen dira. 5 ordu eta 36 km
daramatzagu martxan eta oraindik Gorbeiara igo behar dugu. Orain
lasaitasun askoz hartzen dugu, azken aldapak oso gogorrak
egiten zaizkigu, baina azkenean gurutzera heltzea lortu dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario